XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Azalpenik behar izanez gero, alegia.

Baina beharbada zorteak Normanen alde eutsiko zion.

Eutsi zion Normanek zingiraren ertzeraino heldu eta egin beharrekoa egin zuen arte, behintzat.

Behin zingirara heldutakoan, faroak itzali eta ilunbetan egin zuen lan.

Ez zen lantegi erraza, eta luze jo zion, baina moldatu zen.

Motorea martxan jarri eta atzerako martxa sartuta, kanpora salto egin, eta autoa muinoan behera joaten utzi zuen, lupetzan sartzeraino.

Muinoan ere auto lorratzak izango ziren, eta gogoan hartu behar zuen aztarnak ezabatu behar zituela.

Baina horrek ez zuen munta handirik une hartan, autoa hondoratuz gero.

Lokatzaren burbuilak ikusi zituen, autoaren gurpilen gainetik igotzen ari zirela.

Jainkoarren, hondoratu egin behar zuen; bestela, ezingo zuen handik atera.

Hondoratu egin behar zuen!

Lohi-babesak poliki-poliki zihoazen beherantz.

Noiztik zegoen han?

Bazirudien orduak eman zituela zingiran, eta artean ere autoa ikusgai zegoen.

Baina lokatza maratiletaraino heldua zen; gora zihoan alboko kristalak eta haizetakoa estaliz.

Isil-isilik zegoen dena; autoa behera eta behera zihoan, urratsez urrats isiltasunean.

Kapota baino ez zen ageri.

Brastakoan hurrupada antzeko hotsa egin zuen, plaust! nazkagarri eta bat-batekoa, eta desagertu egin zen.

Zingira-gainaren azpian kokatuta zegoen.

Normanek ez zekien zenbat metro sakon zituen zingirak alde hartan.

Autoa behera eta behera joango zela espero zuen.

Behera, oso behera, inork inoiz ez aurkitzeko moduan.

Itzuli egin zen, aurpegian keinu itsusia zuela.

Tira, zati hura amaitua zen.

Autoa zingiran zegoen.

Saskia maletegian zegoen.

Eta gorpua, saskian.

Bularralde bihurritua eta buru odoleztatua...